XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Amerikako musika guzia beraiengandik sortua da.

- Ez dut uste.

Dantza-orkesta famatuenak zuriek osatuak dira.

- Egiazki, Zuriak ongi prestatuak izaten dira Beltzek sortutakoaz probesteko.

- Ez dut uste arrazoia duzunik.

Konpositore famatuenak zuriak dira.

- Duke Ellington, adibidez.

- Ez, Gershwin, Kern, gainerako guziak.

- Horiek denak Europatik etorriak erran nuen.

Horiexek dira odol xurgatzaile haundienak.

Nere ustez, Gershwinen musikan ez dago jatorrizko puskarik ere.

Dena kopiatu, plagiatu eta moldatua izan da.

Apustu egiten dizut Rapsody in Bluen ezetz bakarra ere aurkitu.

- Bitxia zara erran zuen neskak.

Gorroto diet Beltzei.

Hura ezin ederragoa zen.

Tomez pentsatu nuen, eta Jainkoari eskerrak ematekotan egon nintzen.

Baina neska harenganako grina haundia nuen eta ez nion haserreari momentu hartan nere baitan jabetzen utzi.

Eta lan on bat egiteko ez nuen Jainkoaren beharrik.

- Gainerakoak bezalaxekoa zara erantzun nion.